Bittor Requejo Agirre paisaia argazkigintzatik margolaritzara iritsi da. Bidaietan eta txangoetan urteetan zehar lagundu duen zaletasuna argazkiak egitea izan denez, ez da harritzekoa bere margolanak argazkietan oinarrituta egotea.
Autodidakta izatez, 2012ko udaberrian murgildu zen margolaritzan.
Mihise zein ohol gainean erabiltzen du pintura akrilikoa; izan ere, akrilikoak sortzen dituen kolore biziak oso ondo egokitzen zaizkio margolanetan islatu nahi duen kolorearen ideiari.
Jarri harremanetanErakusketak
Kajoi taberna
Arrasate
2019/05
Elkar liburudenda
Gasteiz
2018/03
Casa Torre
Santurtzi
2016/04